XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Zu Otsanda ederra izango zara.

Enekok protestatzeko aukerarik ere ez zuen izan.

Anek ozenki irakurtzeari ekin zion.

Ane eta nekazaria eztabaida gogorrean ari ziren.

Sorginaren baratzetik uhaza ostea arriskutsua ote zen eztabaidatzen ari ziren.

Sorgina beraien ondoan bizi zen, eta uhaza Otsandari, beren alabatxo ederrari, jaten emateko nahi zuen.

Hasita zeudenez, Enekok ez zuen moztu nahi izan.

Hortaz, eserita gelditu zen, orrialdeak pasatzen, hitz egiteko txanda iristeko zain.

Luzaro itxaron behar izan zuen, Otsanda ederrak ez omen zuelako gauza handirik egiten.

Sorginak inbidiagatik neskatoa bahitu zuen eta aterik gabeko dorre batean, goiko aldean, sartu zuen.

Eta han gelditu zen neskatoa, eserita, hamabost urtez edo, bat ere arazorik eman gabe.

Eta denbora luze horretan, ilea hazi eta hazi egin zitzaion.

Ez zen ihes egiten saiatu.

Ez zen kexatu.

Sorginarekin ere ez zuen sekula borroka egin.

Enekoren ustez, horrelako jendea salbatzea ez zuen merezi.

Zergatik salbatu nahi ote zuen printzeak?

Berak, behintzat, ez zuen ahaleginik txikiena ere egingo neska inozo hura salbatzeko.

Hantxe utziko zuen.

Hiru orrialde irakurri eta gero, azkenean, Otsandaren txanda iritsi zen: